top of page
Niños de la escuela meditando

YOGATXIKI & 
mindfulness

Esploratzaileak gara, gauzen zergatia jakitea gustoko dugu eta horregatik, jakinminetik eraikitzen diren saioak dira. Ikaskuntza prozesua eraikitzeko eta eginez ikasten dugunez ardatz izanda, saio praktikoak, dinamikoak, parte-hartzaileak eta dibertigarriak dira.

​

Yogako posturen eta jolasen bitartez gorputzaren kontzientzia, arnasketa eta arreta lantzeaz gain, haurrek esploratzeko eta sortzeko duten beharrari ere erantzuna ematen zaio. Mugimenduaren beharrari erantzuna ematea garrantzitsua den bezala, Mindfulness praktikak eskaintzen duen arretaren giltza erabiliko da, jolasaren eta herramienta praktikoen bitartez arreta mantentzen trebatuz. Hainbat ikerketa zientifikoek dute mindfulness haurrekin praktikatzeak onura desberdinak dituela, horien artean, kontzentrazioa handitzea, emozioak kudeatzeko baliabideak ikastea, norbere buruaren kontzientzia hartzen laguntzea, enpatia garatzea.

Irailak 20 tik hasita, 
Astelehenak edo asteazkenetan
17.00tatik 18.00etara


2 talde:
Yoga txiki
Gazte yoga    

La meditación en el bosque

Emozioen munduari dagokionez, abentura emozioen inguruan dakitenetik abiatuko da. Horretaz gain, gorputzean sentitzen, emozioak ulertzen eta yoga-ren eta mindfulness-aren baliabide praktikoetan trebatuko gara. Horretarako, taldearen garrantzia nabarmendu behar da, denok baitugu zer partekatu. Azken finean, taldeari esker eta taldean ikasten dugu taldean lan egiten eta bidean sortzen diren emozio guztiei edota eztabaidei modu egoki batean aurre egiten.

Pertsona bakoitza mundu bat dela esan ohi da eta horren antzera, pertsona bakoitza unibertso bat dela ere entzun izan dut. Horregatik, haur bakoitzaren erritmoa, prozesua eta beharrak errespetatuko dira, iristen diren mundu guztien artean unibertso bat eraikiz.

​

​

​

​

​

Noiz:
 

bottom of page